XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trajediak ez du zer ikusirik bi lehendabiziko liburutan; baina Barojaren pertsonaiek halako ezinegon berezi eta gogor bat daramate barnean.

Barojaren lurra lasaia da.

Barojaren paisajea geldia da, gizonak paisaje hartan parte hartzen duen arte.

Hau garbi dago La casa de Aizgorri liburuan.

Hasiera batetan, lirika hutsean mugitzen gaitu Barojak.

Posibilitate handirik ez digu ematen; baina ematen dizkigunak nahiko dira egoeran sartzeko, egoera bizitzeko.

Leihoan zintzilik ikusten diren liliak edo begietan nabarmentzen den malkoen orlegia izanen dira apunte lasai horiek.

Diaz-ek, ordea, huelgazaleekin Aizgorriko etxea erretzen duenean, paisaje guztia sorginkeria-izpiz jazten da.

Lehengo malkoen orlegia, ekaitz gogor baten euri-zapar bihurtzen da.

Trajeriak paisajea aldatu egin du.

Gizonak ematen dio paisajeari bere neurria.

Baina Barojak irakurlea girotzeko erabiltzen dituen teknikak apartak dira.

Laburrean apartak.

Nahiko ditu euskarazko bost hitz edo esaldi geldi bat giroa lortzeko.

Era honetan, eskale batzuk Aizgorriko etxera dihoaztenean lortu ditu Barojak bere nobelagintzako eta munduko nobelagintzako orrialde hoberenetakoak.